XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ixten dugu
Deituko dizugu erreziboa jasotzeko
Ez
ez zituen malkoak jalgitzen utziko
Ito egiten da
Amorruzko malkoak
Etsipenezkoak
Minegiten dio eztarriak
Sentitzen du ezin izango duela gora dilatatuz
datorkion garrasia geldierazi
Apalerazi beharko du halere bere baitan isilean beharko da
lehertu
Itzuli egiten du bere bizkarra supitoki
Ez diezaioten ikus itzuri zaion malko hori
Malko bat
Luze luze oso jaistean
sudurraren hegalean lipar batez berandatzen dena eta ezpain ertzean mingainarazten duena bere aurpegia ezertarako ez mugitzen ahaleginduz berau gotorkiro desegin ez dakion
Lasai
egon
beharra
Autobuserantz
joan
beharra
Etxera
urrats
geldotan
itzuli
beharra
gero atea berehala itxi
gogor
itxi beharra